Gure sagardoa zein sagar zukuak guztiz naturalak eta ekologikoak dira, gure sagarrondoetako sagar ekologikoekin eginak baitira.
Horretarako, lehenik eta behin, sagarrondo osasuntsu eta ondo zainduak eduki behar dira. Ekialdean, sagarondo sail eguzkitsuak eta aireztatuak, mota desberdinetako sagarrondoekin eta 3 eta 20 urte bitarteko patroiekin. Hauen jarraipena, kontrola eta mantentze-lanak, sagardo sagarrean espezializatutako teknikarien aholkularitzapean, eta inausketa eta mantentze-lanetako teknika berrienak kontuan hartuta egiten da. Inausketa lanak neguan eta udan (azarotik martxora eta abuztuan), Florazioa (gutxi gorabehera apirila) eta bilketa (urria hasieratik azaro erdialdera) egiten dira.
Ematen ditugun tratamendu guztiak, gutxi diren arren, ekologikoak dira. Animaliak erabiltzen ditugu landaketaren sostengu naturala sortzeko (garbiketa eta ongarria). | |
Guzti honen fruitua kalitatezko produktu bat da. Lurrari eta klimatologiari ondo egokitutako 18 sagardo-barietate baino gehiago, guztiak egokiak "Euskal Sagardoa" jatorri-deiturarako. Hazien Sarearekin batera, Arabako sagarrondo autoktonoaren mintegiak garatzen ditugu, landare horien "zaindari" gisa, haiek kontserbatzeko, aztertzeko eta haien osaera eta bilakaera aztertzeko. | |
Sagarondo osasuntsu batzuk lortu ondoren, sagarrak bildu eta zukua eta sagardoa egitea tokatzen da. |
Eta guzti honen emaitza bakarra izan daiteke: perfektua.
Sagardotegi txiki eta artisaua da Iturrieta. Gaur egun 20.000 litro inguru sagardo eta sagar zuku artean ekoizten dugu. Azpimarratzekoak dira sagarrak jasotzeko gutxieneko epea eta bilketaren eta prentsaren artean erabilitako denbora ahalik eta txikiena izaten dela, horrela, zukuaren kalitatea bermatuz.