Nortzuk gara
Iturrieta nekazaritza eta abeltzaintzako proiektu familiarra da. 1997an Gasteizetik Aramaioko baserri eder honetara etorri ginen bizitzera, eta berehala baserriko behi eta ardien ukuiluak sagardotegi bihurtzeko obrekin hasi ginen. Irekiera eta inaugurazioa 1998ko uztailaren 25ean (Santiago Eguna) izan zen.
600 sagarrondo landatu ziren hasieran, eta gaur egun, gutxi gorabehera, 1.400 izatera pasa dira, bai Euskal Herriko sagar barietateak eta Asturiarrak nahastuz.
Hainbat urtetan zehar, eta gure uztaren menpekoak ez izan arte, batez ere Aramaioko haranetik eta ingurutik etorritako sagarrak erabili ditugu. 20 urte sagarraren mundu honetan eman ondoren, gaur egun A.S.S.E-tik (Arabako Sagar eta Sagar zaleen Elkartea) Hazien Sarearekin (Euskal Herriko hazien sarea) eta Bionekazaritzarekin batera, Araban frutagintza garatu, tokiko barietateak berreskuratu eta kontserbatzeko hainbat proiektutan hari gara lanean.
Orain gure etxea erakutsiko dizuegu
Sagardotegia ere
Gure animaliak
Eta baita: gure artea ere