ABIERTOS
EN SEPTIEMBRE !

100% sagardo eta sagar zuku ekologikoa

    Gure sagardoa zein sagar zukuak guztiz naturalak eta ekologikoak dira, gure sagarrondoetako sagar ekologikoekin eginak.

Horretarako lehenik eta behin, sagarrondo osasuntsu eta ondo zainduak eduki behar dira. Ekialdean sagarondo sail eguzkitsuak eta aireztatuak daude, non mota desberdinetako sagarrondoekin 3 eta 20 urte bitarteko patroiekin osatutako mota ezberdineko sagarondoak ageri diren. Hauen jarraipena, kontrola eta mantentze-lanak, sagardo-sagarrean espezializatutako teknikarien aholkularitzapean daude non inausketa eta mantentze-lanetako teknika berrienak kontuan hartuta zaintzen diren. Inausketa lanak neguan eta udan (azarotik martxora eta abuztuan) egiten dira, Florazioa (gutxi gorabehera apirila inguruan) eta bilketa (urria hasieratik azaro erdialdera) egiten da.

    Ematen ditugun tratamendu guztiak, gutxienekoak diren arren, ekologikoak dira. Animaliak erabiltzen ditugu landaketaren sostengu naturala sortzeko (garbiketa eta ongarria). Bi baserritan banatutako landaketek Iturrieta sagardotegiko Iturrieta eta Mendibitzu sagardoa  sortzen dute.

    Lurrari eta klimatologiari ondo egokitutako 18 sagardo-barietate baino gehiago ditugu, guztiak egokiak Euskal Sagardoa jatorri-deiturarako. Hazien Sarearekin batera Arabako sagarrondo autoktonoaren mintegiak garatzen ditugu, landare horien "zaindari" gisa, haiek kontserbatzeko, aztertzeko eta haien osaera eta bilakaera aztertzeko.



   Behin sagarondo guztiak osasuntsu eta ondo zainduta ditugula, sagarrak bildu eta zukua eta sagardoa egiten da. Sagardotegi txiki eta artisaua da Iturrieta. Gaur egun 20.000 litro inguru sagardo eta sagar zuku artean ekoizten dira. Azpimarratzekoak dira sagarren bilketaren eta prentsaren artean erabilitako denbora ahalik eta txikiena izaten dela, horrela, zukuaren kalitatea bermatuzBilketa-makinetan dauden alternatibak begiratzen eta aztertzen ari garen arren, momentuz, ohiko estiloa erabiltzen dugu; banan-banan edo toldoen bidez jasotzea. Guzti honen emaitza kalitatezko produktu bikain bat da.  

  • IMG_7018
  • IMG_7006
  • IMG_7021
  • M03H
  • M13H
  • M01H
  • K07H
  • K08H
  • K04H
  • J09H
  • J06H
  • IMG_6251
  • IMG_6272
  • IMG_6542
  • IMG_6262