Txotx garaia amaituta
udako denboraldia hasiko dugu

Non gaude

   Aramaioko harana ("Suitza Txikia" ere deitua) Arabako iparraldean dago, Bizkaiarekin eta Gipuzkoarekin (Debagoiena) mugak partekatuz eta Gorbeialdeko kuadrillako parte da. Orixol, Anboto eta Udalaitx bezalako mendiz inguratua iparraldean eta Murugain, Kurtzebarri, Aloña, Aitzgorrirekin ekialdean.

    Klima atlantikoa, 485m (Iturrieta) itsas mailaren gainean, Deba ibaiaren sarreraren eraginez, tenperatura leunak izanik (izozte erabakigarririk gabe).


  • E46H
  • E38H
  • E37H
  • E18H
  • E13H
  • E33H

Nola iritsi Iturrieta Sagardotegira

    Gure baserriaren, Iturrieta Sagardotegia, helbidea ondorengoa da: Arraga auzoa - 01169 Aramaio (Araba), koordenatuak: 43º03'08,14"N 2º34' 30,53"O. 

    Gasteiztik (30 km-ra) etorri ez gero, Legutiotik pasa eta Aramaioko norabidea hartu. Albinako urtegia pasa eta Krutzetako mendatea jaitsi ondoren, Ibarran sartu (Aramaioko haraneko gune nagusia) bigarren sarreratik eta  lehenengo biribilgunean Arraga auzoaren kartelak jarraitu. Arraga auzora iritsi aurretik, Iturrieta Sagardotegiaren egurrezko kartel bat dago, sagardotegira iristeko azken bidegurutzea adierazten.

    Arrasatetik (7 km-ra) etorri ez gero, Ibarra auzora lehenengo sarreratik sartu eta lehenengo biribilgunean Arraga auzoaren kartelak jarraitu. Arraga auzora iritsi aurretik, Iturrieta Sagardotegiaren egurrezko kartel bat dago, sagardotegira iristeko azken bidegurutzea adierazten. 


    Nabigatzaile batzuek gaizki aukeratzen dute gure baserrirako bidea; ziurtatu Ibarratik Arraga auzorantz zoazela, jarraitu mapa honetako gorriz margotutako errepideari: