Gurekin harremanetan jar zaitezke 945 44 53 85 eta 685 72 15 93 telefonoetan, baita info@iturrieta.eus helbide elektronikoan ere. Erreserba egin nahi izan ez gero, hobe web orri honetan aurki dezakezun formularioaren bidez egiten baduzu, BAZKALTZEKO EDO AFALTZEKO ERRESERBETAN edo GU BISITATZEKO ERRESERBETAN.

Gure web orrian zaude (www.iturrieta.eus), espero dugu zure gustukoa izatea eta gozatzea. Iturrietako albiste eta berri guztiak galdu nahi ez badituzu, jarraitu gure sare sozialetan (Facebook). Animatu Iturrieta gehiago ezagutzera!

Gure baserrira nola iritsi jakin nahi baduzu, NOLA IRITSI atalean informazio guztia auki dezakezu. Bestalde, Iturrieta Sagardotegiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, nor garen eta gure historia txikia nolakoa den, gure ingurua nolakoa den, zer produktu egiten ditugun, eta abar, eskuineko menuan atal guztiak aurki ditzakezu (behean mugikorretik sartu baldin bazara).

Eta ahaztu aurretik! Gogorarazten dizuegu online DENDA ere badugula, non gure sagardo zoragarria, sagar-zuku aparta, artzainen Idiazabal gazta paregabea (artzainak), Aramaioko eztia, eta abar eros ditzakezu. Batzuetan intxaurrak eta beste tokiko produktu batzuk ere izan ohi ditugu. Baina gure online dendan dena ez da jan eta edan, kamiseta politak ere aurki ditzakezu.

Telefonoz dei gaitzakezu, mezu elektroniko bat bidali, edota gurekin harremanetan jar zaitezke honako formulario honen bitartez: