Iturrieta Sagardotegira bisita gidatuak.

Urte osoan zehar, aurretiko hitzorduarekin eta gutxienez 4 laguneko taldeak.

Sagarrondo eta baserriaren inguruei bisita.

Sagardoa eta sagar zukua biltzeko eta ekoizteko prozesuaren azalpena; nola lan egiten den, sagarren propietateak, zuhaitzak eta abar.

Sagardotegiaren barrualdera bisita.

Sagardo eta zuku dastatzea, bertako txorizo edota gaztaz lagunduta.

Sagardo elaborazio-denboraldia

(Irailaren amaiera, azaroaren erdialdekoa)

Bertatik bertara ikusi ahal izango da nola lan egiten dugun, sagarrak biltzen direnetik zukua egiten den arte.

Sagardotegi garaian

(Urtarrilaren erdialdetik maiatzaren amaiera arte)

Sagardo dastaketa barrikatik egiten da, TXOTX.

Prezioak :

  • 4 - 6 pertsonako taldea: 12 € / pertsona
  • 6 pertsona baino gehiago taldea: 10 € / pertsona

Iraupena:

  • Ordu eta erdi eta bi ordu bitartean

Gustura hartuko dugu zure erreserba. Haurrak, gazteak, ikastetxeak etab... bisitatzen direnean deitzea komeni da, hauen berezitasunagatik.